Eboluzioaren Esku Ikusiezinak (Hitzaldi Berria)
Planetak hartzen duen biodibertsitatea izakien eta bere ingurunearen arteko elkarreragin batzuen emaitza da, beste izakiak barne. Hitzaldi honetan, harreman horiek ekosistemetan nola eragiten duten ikusiko dugu. Naturaren kontserbazioari eta babesari buruzko ikasgai garrantzitsuak azalduko dira ere.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Eboluzioaren Istorio Bat (Hitzaldi Berria)
Bizitzaren edertasun erakustaldiak askotan liluraren sentsazioa ematen digu. Hala ere, antzinako zelula bakar batekin hasi zen bizitzaren kontua. Hitzaldi honetan, bizitzaren jatorriaz eta garapen ikusgarrizko kontakizuna aurkeztuko dizut.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Lurzorua eta Landareak
Lurzorua da gure planetan ezagutzen den ingurunerik konplexuena eta anitzena. Mikrobio-partzuergoek landareekin duten harreman estua argitu duten ikerketak berrikusiko ditugu.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Lurzorua Nekazaritzan
Lurzoruak nekazaritzan duen eragina sakonean aztertuko dugu. Praktika industrialak etekin handiak eskaintzen badute ere, ingurumenari kalteak eragiten diete. Laborantza-modu jasangarrietara igarotzeko aukerak aztertuko ditugu.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Zorria eta Auzokideak
Ingurune naturalen dinamika jorratuko dugu landare zorriaren, haren harraparien eta bazkideen bizitzara hurbilduz. Amaitzeko, naturarekin dugun harremana aztertuko dugu gune partekatuetan, hala nola balkoian, lorategian edo baratzean.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Hegalaburraren Gatibualdia
Hegalaburra bere haragi goxoagatik ezagunagoa da bere ozeanoko abenturengatik baino. Gertutik ezagutuko ditugu haren biologia, arrantza eta gatibualdiko gizenketa. Amaitzeko, etxekotu gabeko animaliak tratatzeko irizpideei buruzko solasaldia egingo dugu.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Intsektuen Gainbehera
Intsektu kopurua eta espezieak modu kezkagarrian iraungitzen ari dira. Kolapso horren arrazoiak eta ondorioak azalduko ditugu. Intsektuek ekartzen dizkiguten onura ikusezinak ere azalduko ditugu.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Dietaren Boterea
Jaten duguna kontu pertsonala dela dirudi.
Hitzaldi honetan gure dietak ondorio ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak zenbakitan zehaztuko ditugu.
Gure dietan sar ditzakegun elikagai berriak ugariak dira eta horiek erabiltzeko moduak aztertuko ditugu.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Janari Hondakinak
Sortzen ditugun elikagaien %16a hongakin bezala baztertzen ditugu Euskadin. Haien herena jangarria da. Hondakinen sorreera elikagai katean eta etxeetan aztertuko dugu konponbideen bila.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Klima Aldaketa
Fenomeno honen oinarri zientifikoak eta planetaren berotzeak izan ditzakeen ondorioak azaltzen dira.
0 Emisio Tasaren kontzeptua azalduko dugu.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Mikrobioak eta Gu
Izaki bizidunok ezin gara banatu barruan eta gainean daramatzagun mikroorganismoengandik . Gaur egun harreman estu eta ezinbesteko horri buruz dakiguna azalduko dugu.
Iraupena: 45 min + Eztabaida
Landareen Hizkuntza
Landareen artean eta beraien inguruko beste izaki batzuekin komunikatzeko sistema sofistikatua aztertuko dugu. Orain arte aurkitutakoak adierazten digute gai honen tamaina eta garrantzia.
Iraupena: 45 min + Eztabaida